Bainugeletako erreformak Bainugeletako erreformak
Gremioen
koordinazioa
DOAN

Bainugeletako erreformak

Zure bainugelarako proiektua egingo dugu, eta ordenagailu bidez 3 dimentsiotan egindako diseinu bat aurkeztuko dizugu, zure bainugelako banaketa nola geratuko den zehaztasun handiz ikus dezazun.

Xehetasun guztiez arduratuko gara zure bainugela guztiz amaituta gera dadin: bainugelako altzariak, dutxako itxiturak, txorrotak, bainugelako osagarriak eta abar.

Bainugelen erreforma osoak egiten ditugu Tolosan eta inguruetan.

KONPROMISORIK GABEKO AURREKONTUAK!

bainugelarako proiektua

BAINUONTZIA KENDU ETA DUTXA INSTALATZEA TOLOSA/IBARRAN

Zure bainuontzia plater irristagaitza duen dutxa eroso batekin ordeztuko dugu, bizkor eta ahalik eta eragozpenik txikienak eraginez. Galde iezaguzu diseinu moderno eta askotarikoetan egindako dutxa-plater eroso eta seguruen modelo berriez.

bainuontzia

DUTXAKO ITXITURAK

Askotariko ate motak dituzten dutxako manparen diseinu ugari ditugu. Zatoz Ibarra/Tolosan dugun erakusketara.

KOMUNONTZIAK

Komunontzien modelo berriak instalatzen ditugu (esekiak, horman sartutako zisternak dituztenak, bidet-txorrota dutenak eta abar).

TXORROTAK

Zure etxebizitzako txorrotak eguneratu behar badituzu, zatoz gure erakusketara diseinu modernoak eta errustikoak ikustera.

lavabo con grifería muebles de baño