fontaneria oria en tolosa, ibarra fontaneria en tolosa-ibarra
Zure obra
FINANTZA
dezakegu (galde iezaguzu)

ORIA Iturgintza IBARRA-TOLOSAN

Iturgintza, gas eta berokuntzako instalazio mota orotan eta haien mantentze eta konponketan dihardugun enpresa bat gara, Ibarra/Tolosan kokatua. 25 urtetik gorako esperientzia dugu sektorean, eta etengabe aldatzen eta berritzen ari gara, iturgintza eta berokuntzaren merkatuko azken produktu eta nobedadeak eskaintzeko.

Ibarran dugun denda/erakusketan, instalatzen ditugun produktuen kalitatea eta iturgintzako azken nobedadeak erakutsiko dizkizugu. Zure kasua aztertu, eta aukerarik onenak aholkatuko dizkizugu.

Iturgintza, berokuntza eta gasaren arloko jarduera egiteko beharrezkoak diren ziurtagiriak ditugu, Industria Ordezkaritzak emanak. Gure jarduerari lotutako edozein gorabehera estaltzen duen eta gure aurrekontu guztietan sartzen dugun erantzukizun zibileko aseguru bat dugu.

Tolosan iturgin bat behar baduzu, jarri gurekin harremanetan: KONPROMISORIK GABEKO AURREKONTUAK egiten ditugu.

iturgintza lanak tolosa eta iruran

ITURGINTZA LANAK

Iturgintza-instalazio mota oro proiektatzen eta egiten dugu (bainugela eta sukaldeetako erreformak), eta plano bidezko aldez aurreko azterketa eta ordenagailu bidezko 3Dko diseinua egiten ditugu. Halaber, behar duzun edozein gremio kudeatzen dugu.

GALDAREN INSTALAZIOA ETA ALDAKETA

Berokuntzako eta ur bero sanitarioko galdarak ahalik eta eperik laburrenean ordezten eta aldatzen espezializatuta gaude, eta merkatuko galdararik berrienen inguruan aholkatzen dugu bezeroa. Halaber, erradiadoreak mantentzen eta ordezten ditugu.